2026ko urriak 30 | 19:00
Maria de Maeztu Kultur Etxea
Erkidegoko erreferente kultural handienetako bat bihurtu den Nafarroako Nazioarteko Abesbatzen Zikloak 31. edizioa ospatuko du aurten. Maria de Maeztu Kultur Etxean, Nafarroako Abesbatzen Federazioak antolatutako egitarauaren baitan, Italiatik etorritako Musicanova abesbatzaren kontzertua izango da.
Talde aparta da, 1990ean estreinekoz aritu zenetik, Erdi Aroko musikatik hasi eta popera bitarteko errepertorioaren barietate zabalagatik nabarmendu dena, arreta berezia jarriz Errenazimentuko eta gaur egungo lanei.
Fabrizio Barchi zuzendari maisuaren etengabeko gidaritzapean, Europako hainbat herrialdetan aritu da, Italiako mugetatik kanpo, eta emaitza garrantzitsuak lortu ditu estatuko zein nazioarteko lehiaketetan. Bere azken lorpenen artean, 2017ko Florilège Vocal de Tours saria dago, Europako Sari Nagusian parte hartzeko aukera eman ziona. Era berean, Spittal an der Drau-ko (Austria) Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketan lehen postua lortu zuen kantu folklorikoaren kategorian.
Musikaz, topaketez beteriko eta munduari irekitzearen aldeko programa hau ezinbesteko hitzordua bihurtu da kantu korala maite dutenentzat, bai parte hartzen duten taldeen kalitate artistikoagatik, bai eta hiru hamarkada luzeetan zehar deszentralizazio kulturalarekiko lurralde-konpromisoagatik ere. Izan ere, hiri handietan aritu beharrean, ekimenak nazioarteko ospea duten taldeak eraman ditu Nafarroako dozenaka herritara, horietako askok oso gutxitan izaten baitute horrelako bikaintasun-maileko kultura-proposamenak hartzeko aukera.