«Diario de un conquistador» – Teatros Mágicos

2026ko abenduak 11 | 19:00

Maria de Maeztu Kultur Etxea

Foto evento

Teatro Mágicos konpainiaren ikuskizuna Nafarroako Gobernuaren Gazteriaren Institutuaren Antzerki Irisgarria programaren barruan dago eta Berriozarko auditorioan taldeak garatutako egonaldi artistiko baten emaitza da. Obra 14 urtetik gorako gazteei zuzenduta dago eta sarrera doan da. Eskolan historia nola lantzen den aztertzen du eta gertakizunen narratiba ofizialaren inguruko hausnarketa egiten du gertaera historikoekin kritikoagoak nola izan ikusteko. Antzezpena amaitzeko, solasaldia izango da talde artistikoarekin.

Aurkitzailea ala konkistatzailea? Ikuskizunak Cristobal Coloni buruzko eztabaida ekarriko digu. Nor izan zen benetan? Nola lortzen du italiar ehule xume batek Errege Katolikoekin audientzia? Nola lortuko du Atlantikoan zehar Indietarantzeko bidaia finantzatzea? Zer abentura biziko ditu itsasoan, bi hilabete galdurik eta noraezean eman ondoren, eskifaiarentzako janari eta mantenurik gabe?

Umorea, clowna, magia eta gizarte-konpromisoa uztartzen dituzten antzerki-ikuskizunak sortzen ditu Teatro Mágicos taldeak. Publiko ezberdinei zuzenduta dago bere lana eta arte eszenikoak hainbat kultura eta hezkuntza testuingurutara hurbiltzeko bokazio argia du.

 

Volver arriba