Euskararen ordenantza aldatzeko prozesu parte-hartzailea
Udalak parte-hartze prozesua ireki du “Berriobeitiko udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantza” aldatzeko.
Ordenantza honekin, berez, euskararen erabilera eta sustapena arautzen da Berriobeitiko udalerrian. Indarrean dagoen ordenantza, 2006ko apirilean onartu zen.
Ordenantzan balizko aldaketak egiteari begira, parte-hartze prozesua ireki du Udalak, herritarren ekarpenak jasotzeko.
Zure iritzia emateko epea martxoaren 22ra arte zabalik izanen da eta parte hartzeko bi modu daude: Udaletxean eskari orokor baten bidez edo posta elektronikoaren bidez (udala@berriobeiti.eus).