ANTZERKIA: “Con Fajas y a lo Loco”

2021eko azaroak 21 | 19:00

Casa de Cultura María de Maeztu (Atica)

Foto evento

Bi emakume barrezka ari dira afterhour bateko azotean. Animalia-estanpatuzko minigonetan eta takoi jasanezinetan bildurik, faxa itogarri bat daramate ezkutuan. Nerabe bat iritsi ondoren, zerbait gertatuko da… urdurituko dira… zalaparta sortuko da, oihuak entzunen dira… “Baina, tira, Ama!!, zer egiten duzue hemen erdi mozorroturik diskotekaren atzealdean?” Horra hor nola hasten den haien bizitzako gaurik ero eta dibertigarrienetako bat. Hitz egin eta abestuko dute, irri egin eta edan, eta negar eginen dute… eta, poliki-poliki, izen bera duten eta herentzia kaltegarriren bat duten lau emakume horien istorioa xehatzen joanen da. “Bi ero diskotekan” emakume-komedia da, ama-alaben komedia, topaketa, haserreak… baina batez ere umorea erruz.

Volver arriba