Begiratu gabe gurutzako zenuke? Behin egiteagatik…
Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak drogen kontsumoari eta ausazko jokoekin lotutako beste adikzio batzuei buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-kanpaina abian jarri du.
Kanpaina informazio paneletan, gazte zentroetan, tabernetan, etxabeetan, txosnetan, udalen webgunetan eta, #behinegiteagatik hashtagarekin, sareen bidez zabaltzen ari dira. Gainera, preserbatiboak doan banatuko dira, babesik gabeko sexu harremanak droga kontsumoarekin lotuta baitaude. Era berean, jaietan boluntarioki barra egiten duten pertsonei zuzendutako jarduera-protokoloak landuko dira, kontsumoan arriskuak murrizteko eta eraso sexistak saihesteko.
Total por una vez – WEB-REDES Fundamentación Campaña Bilingue