2023ko urtarrilak 25

Pregón aldizkariari eskerrak ematea

Pregón Siglo XXI aldizkariari eskerrak eman nahi dizkiogu gure udalerriari buruzko dosier bat egiteagatik: “Aldizkariaren zuzendari Mª José Vidal andreari, Juan José Martirena jaunari eta Peña Pregón Kultur Elkarteko lehendakariorde eta lehendakari José Murúzabali eskerrak ematea, Pregón Siglo XXI aldizkariaren 66. ale hau aurkezteko gonbitagatik.

Ohore handia da Pregón aldizkariak, bere ibilbide ezagun eta sendoarekin, gure herriari buruzko txostena egin izana. Erreportajeen egileek Berriobeitiri buruzko informazio ugari bildu eta idatzi dutenez, irakurleek ibilaldi atsegina egin eta gure inguruko udalerriak ezagutzeko aukera izango dute.

Txosten honi esker, Berriobeitiko hainbat jauregi ezagutuko ditugu, udalerriko grabatu errenazentista ezberdinekin gozatzeko aukera izango dugu eta, jakina, gure paradisu naturaletako bat zehatzago ezagutzeko aukera izango dugu: Lotzako baltsa”.

Volver arriba