EUSKARA ZERBITZUA

otsaila 5, 2020

Euskara Zerbitzuaren logoaEuskararen Zerbitzuaren helburua euskararen normalizazioa eta sustapena da. Bide horretan programa, kanpaina, ikastaro eta jarduera ezberdinak antolatzen ditu, horietako asko Nafarroako beste udal euskara zerbitzuekin elkarlanean.

Euskara Teknikaria: Mario Zapata Solano

Jendaurreko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara

Helbidea: Udaletxe plaza 1, 31195 Berriobeiti (NAFARROA)

Telefonoa: 634515384 / 948 303129

Faxa: 948 302731

E-Posta:  euskara@berriobeiti.eus

Facebook: goo.gl/YacKk3

UDALAREN LAN ILDO NAGUSIAK

  • Herritarrek euskara erabiltzeko duten eskubidearen alde lanean ari gara; eta, jendaurreko hizkuntza idatzia euskaraz ere ager dadin, itzulpenak egiten dira, inprimakiak, egiaztagiriak eta programak prestatzeaz gain.
  • Udaleko langileen euskara ikastaroak: euskara ikastaroak eskaintzen zaizkie, trinkoak nahiz estentsiboak, eta, hala nahi duten langileek, aukera izan dezakete formazio planetan sartzeko.
  • Beste udal zerbitzuetan elkarlana egiteko zeharkako lan lerroak eta planak irekitzen ari gara, euskararen erabilera horietan ere indartu dadin.

JARDUERA ETA PROGRAMA ZEHATZAK

Euskararen transmisioa

Familian euskararen transmisioa lantzeko eta indartzeko egitasmoa.

ERA webgunea: aholkuak, baliabideak eta agenda.

– Haur jaioberrien kanpaina: ONGI ETORRI JAIOBERRI (ikusi)

– 3 urte arteko haurrak: BAKOITZARI BEREA (ikusi)

– Haur-kanten materiala: XALDUN KORTIN (liburua + CD + DVD)

– Guraso eta hezitzaileentzako hitzaldi eta tailerrak

Eskolatze kanpaina

Hiru urteko haurren matrikulazio kanpaina bultzatzen da D ereduan.
2020ko kanpainako bideoa ikusi

 

Aisialdiko jarduerak

Garrantzitsua da oso Berriobeitiko herritarrek euskara aisialdiko guneetan erabiltzeko aukera izatea.

– Euskarazko Udalekuetarako dirulaguntzak

  • Informazio-orriak: LHDBH
  • Azken deialdia (itxia)

– Hiri Kanpaldiak euskaraz ere:

  • Gabonetako informazioa
  • Aste Santuko informazioa
  • Udako informazioa

– Euskararen Jaia

– Plaza dinamizatzeko jarduerak.

Helduak euskalduntzeko egitasmoak

Berriobeitiko helduen euskalduntzea bultzatzen da. Ikastaroak ematen dira, kanpainak egin eta aholkularitza eskaintzen zaie herritarrei.

Helduek euskara ikas dezaten kanpaina

Kanpaina hauekin helduek euskara ikas dezaten animatu nahi ditugu.

Azken kanpainaren bideoa ikusteko sakatu hemen.

Euskara ikasteko diru-laguntzak

Berriobeitin erroldatutako euskara ikasleei zuzendua, hain zuzen ere, homologatutako edozein zentru edo formatuan ikasten ari direnentzat.

Hurrengo deialdia ikusteko sakatu hemen.

Mintzakide eta Plazalagun programa

Honen bidez, euskara erabiltzeko aukera ematen zaie euskara ikasten ari direnei eta euskara ahaztuta dutenei.

– Mintzakide Bloga sartu

Elaide sare soziala : euskaldunentzat eta, bereziki, euskara ikasten ari direnentzat

Elaide plataforma euskal hiztunentzako bilgune bat eskaintzen duen sare soziala da. Euskara ikasten ari direnen bidelaguna.

Euskarazko Produktuen Katalogoa

0-16 urteko eta haien gurasoentzako euskarazko produktuak (aisialdirako eta ikasketetarako).

-Katalogoa sarean sartu

Euskaldunen fitxategia

Euskara Zerbitzuaren jardueren informazioa eta berriak zuzenago eta modu eraginkorragoan helarazteko.

Euskara Merkataritzan

Berriobeitiko merkatariei doan eskaintzen zaien programa da. Eskualdeko beste udal batzuekin bideratutako horrelako egitasmoen bidez, hainbat laguntza eskaintzen dira euskararen erabilera areagotzeko. EMUN enpresaren bitartez kudeatzen da.

Programaren bloga ikusteko sakatu hemen

Ahotik Ahora aldizkaritxoa _

Merkatariza establezimenduetako errotuluetan euskara erabiltzeko digulaguntza

Berriobeitiko Udalak dirulaguntzak emanen dizkie udalerrietako establezimenduei errotulu berrietan euskara erabiltzen badute.

Azken deialdia (irekia)

Ze Berri?

Euskara eta euskal kulturari buruzko informazioa zabaltzen duen aldizkaria, Nafarroako hainbat udalen elkarlanari esker egiten dena.

– Hemeroteka sartu

Udalarekin ere euskaraz

Herritarrak udalera hurbiltzean euskaraz egitera animatzeko kanpaina. 

Itzulpenak eta hizkuntzalaritza alorreko aholkularitza

– Udalaren baliabideak (baliabide pertsonalak, agiriak…) egokitu, euskaraz eskaintzen den zerbitzua gero eta hobea izan dadin: langileen trebakuntza eta itzulpenak, esaterako.

– Udalak herriko zenbait elkarte eta erakunde laguntzen ditu (BES, Hauspoa  Elkartea, Berriogoitiko eta Artikako Haur-Eskolak, Artikako Kirol Hiria, Berriobeitiko Kirol Instalazioak, Mendialdea Eskola eta BHI,…) horiek egiten dituzten jarduerei esker euskarazko eskaintza gero eta zabalagoa izan dadin gure herrian.

Baliabideak

Hemen dituzu hainbat baliabide euskara erabiltzeko.

Albisteak

Hemen dituzu Euskara Zerbitzuaren albisteak.


<< atzera