Euskara ikasteko dirulaguntzen deialdi publikoa: 2026
Convocatorias
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena.
Haren testu osoa hemen ikus daiteke.
1.- Xedea
Deialdi honek arautzen dituen beken xedea da euskara ikasteak sortzen dituen gastuak finantzatzea, neurri batean.
2.- Noiz aurkeztu
Eskabideak Udaleko Erregistroan aurkeztuko dira, atzeraezinak diren epe hauen barruan:
-
- a) 2026ko ekainaren 1etik uztailaren 4ra, 1. ataleko eskaeretarako.
- b) 2026ko azaroaren 3tik 28ra, 2. eta 3. ataleko eskaeretarako.
3.- Non eta nola aurkeztu
Eskabideak bi bide hauetako bat erabiliz bakarrik aurkeztu ahal izanen dira:
– Udal Egoitza Elektronikoa, egoitza horretan eskainiko den “Euskara ikasteko dirulaguntzen eskaera” izeneko izapide telematiko zehatza erabiliz.
– Udal erregistroaren bulegoak: Udaletxeko bulegoa Berriobeitin eta Herritarrentzako Arretagunea Artikan.
4.- Aurkeztu beharreko agiriak
Eskatzaileak honako hau aurkeztu beharko du:
– Berariazko eskabidea.
– Nortasun agiriaren fotokopia.
– Ikastaroa antolatu duen entitateak sinaturiko agiria, non azalduko baitira ikastaro horren inguruko abarrak: datak, iraupena, maila, ordu kopurua eta prezio osoa.
– Ikastaroa antolatu duen entitateak sinaturiko agiria, non zehaztuko baita ikastaroan izandako asistentzia. Behar izanez gero, hemen agertzen den eredua erabil daiteke.
– Matrikularen ordainketaren egiaztagiria.
– Dirulaguntza jasotzeko banku-kontu zenbakia justifikatzen duen dokumentazioa.
– Bizikidetza Unitate osoaren azken urte fiskaleko Errenta Aitorpena.
Aurkeztutako dokumentuek jatorrizkoaren benetako kopiak –elektronikoak edo paperezkoak– izan behar dute.
Bukaturik ez dauden ikastaroen kasuan (3. atala), azaroko epealdian eskaera aurkeztu dutenek, betiere 2026ko deialdian, ikasturte osoari dagoen eskaera aurkeztu beharko dute
5.- Zenbatekoa
Laguntzaren zenbatekoa bi faktore hauen arabera finkatuko da: errenta eta asistentzia maila ikastaroetan.
Arau orokor gisara, dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko Berriobeitiko Udalak herritarrei zuzenduriko dirulaguntzak arautzen dituen udal ordenantzan ezarritako prozedurari jarraiki eginen da. Horren arabera, oinarri gisa hartuko da laguntza eskatzen den ikastaroari dagokion Bizikidetza Unitatearen azken Errenta Aitorpena.
Aurrekoari jarraiki, deialdiak Errentaren araberako bost tarte ezartzen ditu; horien araberakoa izanen da jasoko den beka, ikastaroen kostuaren ehunekoarekin loturik.