AURREKONTU PARTE HARTZAILEAK

Aurrekontu Parte‐hartzaileak erakunde publikoen eta herritarren arteko kudeaketaren aldeko apustua dira. Partaidetzarako eta kudeaketarako tresna dira eta, haren bidez, herritarrek
proposatu eta erabaki dezakete zertarako erabili udal baliabideen zati bat.
Gure udalerria hamar kontzejuk osatzen dutela kontuan harturik, Aurrekontu Parte‐hartzaileak hainbat prozesutan banatuta egituratuko dira. Prozesu bakoitza bere kasa garatuko da kontzeju bakoitzean, baina koordinaziopean. Horrela, kontzeju bakoitzak bere aurrekontuhornidura izanen du eskura eta, prozesuan, auzokideek beren proposamenak aurkeztu, eztabaidatu eta aukeratuko dituzte.

Prozesuak lau fase izanen ditu: herritarrek beren proposamenak aurkeztea (urtarrilak 21-otsailak 3), mahai teknikoak proposamenak ebaluatzea (otsailak 4-martxoak 10); herritarrek proposamenak eztabaidatzea (kontzejuetako juntek antolaturik: martxoak 11-24); eta herritarrek proposamenak bozkatzea (kontzejuetako antolaturik: martxoak 25-31).

Diru-partidak honela daude (errolda, abenduaren 1ekoa): Aitzoain (4.666,57 euro); Añezkar (2.730,26 euro); Ballariain (1.519,14 euro); Berriobeiti (6.483,26 euro); Berriogoiti (7.888,76 euro); Eldkarte (1.369,63 euro); Larrageta (1.915,36 euro); Lotza (1.728,46 euro); eta Oteitza (1.698,56 euro).

Volver arriba