2026ko ekainak 8

Euskararen Egunak Artikako kaleak alaitu zituen

Atzo (ekainak 6) ospatutako Euskararen Egunak Artika alaitu zuen eta euskara herriko kale guztietan zehar hedatu zen. Goizean, giroa heldu zen erraldoien, gaiteroen, dantzen, herri kirolen eta herri bazkariaren eskutik. Herri bazkariak 255 lagun bildu zituen. Arratsaldean, talo tailer batean parte hartzeko, haurrentzako ikuskizun batez gozatzeko eta Nafarroako berbena talde ezagunenetako bat The Trikiteens taldearen erritmoan dantzatzeko aukera izan zen. Gainera, aurten eta lehen aldiz, gazteei zuzendutako kontzertu bat antolatu ze Burutik taldearekin, Nafarroako egungo musika eszenan puntakoenetakoa. Emanaldia arrakastatsua izan zen.

Volver arriba