2026ko uztailak 23
Kamioi baldeatzaile bat lagatu zaio Berriobeitiri garbiketa hobetzeko eta datorren urterako erosketa planifikatzeko
Berriobeitiko Udalak lankidetza hitzarmen bat sinatu du Iruñeko Udalarekin, urtebetez Berriobeitiri kamioi baldeatzaile bat lagatzeko, denbora horretan gure hamar herrietan makinaren funtzionamendua probatzeko helburuarekin.

Denbora batez, kamioi baldeatzailea herri, kale eta plaza ezberdinetan zehar ibiliko da, makinaren lan denbora eta errendimendua planifikatzeko, eta baita herri bakoitzaren beharrak aurreikusteko.
Udalen arteko akordio honek, halaber, Berriobeitik datorren urtean erosi behar duen kamioi baldeatzailearen eredua aukeratzen lagunduko du. Erosi eta gero, Bide Garbiketako udal zerbitzuko flotan sartuko litzateke makina, herrietako baldeo eta garbiketa lanak indartzeko.