Aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagozkion lanpostu hutsak betetzeko deialdia

Albisteak

Aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko presako neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera.

BERRIOBEITIKO UDALA

1.- Xedea

  • Merezimendu-lehiaketan parte hartzeko eskabidea eta dokumentazio osagarria aurkeztea.

2.- Izapidea nork egin dezakeen

  • Deialdiaren xede den lanpostu bakoitzerako eskatzen diren baldintzak betetzen dituen edozein pertsona fisiko.

3.- Nola egin daiteke izapidea / Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Behar bezala betetako eskabide-eredua (II. eranskina).
  • Merezimenduen autoebaluazioa, behar bezala beteta (III. eranskina).
  • III. eranskinean adierazitako merezimenduen egiaztagiriak.
  • Tasa ordaindu izanaren egiaztagiria.

4.- Nola eta noiz ebatziko den

  • Deialdian araututako prozesuari jarraituz, jarduketa guztiak Berriobeitiko Udalaren webgunean argitaratuko dira, egonkortzeko ezohiko prozesua atalean (MEREZIMENDUEN LEHIAKETA).

5.- Tasa ordaintzea.

  • Ordaindu beharreko zenbatekoa. 51 eta 41 plazak: 16,36 euro. 43, 12 eta 31 plazak: 11,25 euro. 15 plaza: 6,14 euro.
  • Ordaintzeko modua: ES80 2100 5184 5422 0005 1438

BETE BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

NAO-REN DEIALDIA

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2022/237/4

KONTSULTATU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

OHARRAK:

Izapidea formalizatu ahal izateko, ziurtagiri digitala edo PIN gakoa eduki behar da. Cl@ve PIN delakoa lotura honetan lor daiteke

Volver arriba