Artika Berri gai organikoen bilketa-proba pilotu batean ari da parte hartzen

Destacados en portada

Proba pilotua Iruñerriko Mankomunitatea ari da egiten Artika Berrin, hondakinen bereizketa indizeak hobetzeko; gai organikotzat jotzen diren hondakinei dagokienez, batez ere. Proba abenduaren 31n bukatuko da eta, horren bidez, jakin nahi dute hondakinak etxeetan bereizten ote diren, eta zer eta nola bereizten den; hori guztia, hondakinak hobeki kudeatzeko eta 2020an gai organikoaren erdia era bereizian biltzea lortzeko, Nafarroako Hondakin Planak ezarri duen bezalaxe.

 

Proba ekainean hasi eta 2.226 etxebizitzatan eta 24 merkataritza-lokaletan egiten ari da. Bi txartel banatu dira etxe eta lokal bakoitzeko, gai organikorako edukiontzia eta gainerakoa botatzeko edukiontzia irekitzeko; marroia eta grisa, hurrenez hurren. Biak ere egunero ireki daitezke.

Lehen ondorioen arabera, gai organikoa gero eta gehiago bereizten eta botatzen ari da bere edukiontzira (marroia), hondakinen % 15,1etik % 41,1era pasatu baita. Igoera, beraz, % 272koa izan da. Baina, albo-ondorio ezegokiak ere gertatzen ari dira, hala nola poltsa gehiago uzten dira edukiontzitik kanpo (40, astean), eta material gehiago uzten dira ez dagokien edukiontzian (gai organikoan, % 4,7tik     % 18,7ra pasatu da; ontzi eta materialetan, berriz, % 18tik % 31ra; eta paper-kartoian, % 13tik % 26,3ra). Beraz, bestelako ekintzak behar dira informazio gehiago eta hobeagoa emateko.

Behin betiko datuak abenduaren 31n jakinen baditugu ere, Iruñerriko Mankomunitateak ontzat jo du Artika Berriko auzokideen ahalegina. Gainera, informazioa ematen ari dira hondakinak uzten diren lekuetan, karrikan poltsa eta tamaina handiko hondakin gutxiago uzteko, eta ongi bereizi beharraz nahiz hondakin mota bakoitza bere edukiontzira bota beharraz sentsibilizatzeko. Halaber, etxeko bakoitzeko edukiontzien irekierak dituzte aztergai, jendeari banan-banan hondakinak bereizteari buruzko argibidea emateko eta portaera positiboak indartzeko..

Volver arriba