Artikako dokumental emanaldirako sarrerak
Albisteak
“Recuérdame. El principio de la desconexión” izenburuko dokumentalaren emanaldirako gonbidapenak Artikako María de Maeztu Kultur Etxeko atezaintzan izango dira eskuragarri ostiralean (irailak 25) 16:00etatik 20:00etara. Proiekzioa irailak 27, igandearekin, izango da arratsaldeko 18:00etan eta, sarrerik geratzekotan 17:00etatik aurrera banatuko dira bertako lehiatilan. Leku kopuru mugatua COVID-19aren prebentzio neurriak direla eta.