ARTIKAKO TXAKUR-PIXA GUNEA DESUSEZTATUKO DA
Albisteak
Artikako kirol hiritik hurbilen dagoen tontorraren gailurrean, txakur eta pertsonen arteko elkarbizitza-gunea ireki ondoren, Akitaniako Leonor kalean kokaturik dagoen txakurrentzako aisialdi eremua deuseztatuko da aurki.
Izan ere, hemendik gutxira hor eginen da kirol-gunearen bigarren fasea, saski-baloirako eta ziklismo-irristaketa-atletismorako pista banarekin.
Horrela, Artika Berrik txakurrentzako aisialdi bi eremu izaten jarraituko du: Maiatzako Plazako Amak kale ondoan dagoena eta aipaturiko tontorrean ireki berri dena.