ATLETISMOA

Albisteak

Artikako I. Herri Lasterketa

Joan den urtarrilean, Korrikolaris Artika Atletismo Kluba sortu zen, jendeak atletismoa egin dezan sustatzeko. Gaur egun, 18 kide ditu. Lehen ekimenetako bat I. Artika Challenge Herri Lasterketa izanen da, irailaren 3an eginen dena. Sei kategoria izanen dira (absolutua/beteranoak, kadetea, infantila, kimuak, benjaminak, eta hiru urtetik gorako haurrak). Proba 11:30ean hasiko da. Ibilbideak 7,140 km izanen ditu, eta malda handiena, berriz, % 18,8koa izanen da. Artika Berrin hasi eta han bertan bukatuko da, Berriozar eta Ezkaba mendia zeharkatuta. Argibideak: korrekolarisartika@gmail.com eta Facebook nahiz Twitter sare sozialetan.

Korrikolaris Artika taldearen babeslea Artikako Kontzejua da, eta Berriobeitiko Udalaren diru-laguntza jaso du.

Bestalde, klubeko hainbat auzokidek eta Artikako auzokide batzuek hiru urte daramatzate elkarrekin lasterka. whastApp talde baten bidez elkartzen dira (679 100 414) . Edonor joan daiteke. Animatu zaitez!

Volver arriba