AURREKONTUAK
Albisteak
2016ko kontuak onetsiak
Udalak 2016ko kontuak itxi ditu, eta diruzaintzan 1.226.976,90 euro daude. Aurrekontuaren emaitza doitua 1.227.520,31 euro izan da; aurrezki gordina, berriz (diru-sarrera arrunten eta gastu arrunten arteko aldea) 1.707.501,92 euro, eta aurrezki garbia (aurrezki gordinaren eta finantza-kargaren arteko aldea), 658.669,05 euro.
Emaitzen arabera, bestalde, zorpe- tze maila % 21,92 da, eta finantza-karga, berriz, 1.048.832,87 euro; dirutza horretan urtealdian zehar izaniko amortizazio apartekoa dago sarturik, Aurrekontu Egonkortasunari buruzko Legearekin bat. Lege horri jarraiki, udalek zorra murriztera bideratu behar dute diruzaintzako gerakin positiboa. Gainera, 567.807 euro erabiliko dira bankuei Artikako igerilekuentzat eskatutako kreditua amortizatzeko.