Babes ofizialeko 24 etxebizitza alokairuan, Berriogoitin
Albisteak
Promociones Marfer enpresa babes ofizialeko 24 etxebizitza hasi da eraikitzen Berriogoitin, errentan uzteko. 12na etxebizitzako bi bloke dira, Bide Zaharra plazaren eta Aitzoaindik Lizasora doan errepidearen artean kokatuak. 36 aparkaleku izanen dira, eta 25 trasteleku.
Etxebizitzek “A” kalifikazio energetikoa izanen dute, 90 m2-ko azalera erabilgarria eta hiru logela. Epeak betetzen badira, lanak 2018ko azaroan bukatuko dira.
Sustapen pribatua da; beraz, inork xehetasun gehiago jakin nahi izanez gero, Promociones Marfer enpresako telefonora deitu beharko du: 948 81 50 66.