Bero-boladaren aurrean aintzat hartu beharreko gomendioak
Destacados en portada
Hurrengo 5 egunetarako aurreikuspen meteorologikoak ohiz kanpoko bero-egunak adierazten ditu, eta horrek osasunean eragina izan dezake.
Ebroko Erribera alderako alerta laranja edo arrisku ertainekoa. Uztailaren 12an, 13an eta 14an, aurreikusitako tenperaturek (Tuteraren erreferentzia) gutxieneko tenperaturari (21ºC) eta tenperatura maximoari (36ºC) dagozkien atalaseak gaindituko dituzte.
Alerta horia edo arrisku txikikoa Nafarroako gainerako eremuetan. Uztailaren 14an, aurreikusitako tenperaturek (Noain/Iruña erreferentzia) gutxieneko tenperaturari (18ºC) eta tenperatura maximoari (36ºC) dagozkien atalaseak gaindituko dituzte.
Herritar guztientzako gomendioak.
Prebentzio plana-Udaleentzako gomendioak.
Azkenik, gogorarazi nahi dizuegu oso garrantzitsua dela patologiaren ondoriozko kasuak adieraztea, guardiako 620598903 telefonora edo helbide elektroniko honetara: ispenfnotrans@navarra.es.