BERRIOBEITIKO EUSKALTZALEEN SAREA (BES): BATZAR OROKORRA ETA KANTU AFARIA

Albisteak

BESkartela_eusBATZAR OROKORRA

Berriobeitiko Euskaltzaleen Sarea’ (BES) osatzeko lehenengo urratsak ematen ari da, zendeako eragile aktibo bat bihurtzeko bidean.

Zer da sare hau? Gure Zendean Euskara eta euskal kultura sustatu nahi duen jendearekin osaturik taldea, euskaldunak izan ala ez.

Sareko bazkidea izatea doanekoa da eta irekia da zendeako euskaltzale guztiei begira.

Ostiral honetan (urriak 7) lehenengo Batzar Orokorra eginen du, Aitzoaingo Kontzeju Etxean, arratsaldeko 19:30ean.

Batzarra irekia aurretik izena eman zutenentzat zein hor bertan izena eman nahi dutenentzat.

Gure kulturarekin eta euskararekin interesik baduzu… euskararen alde zerbait egiteko prest bazaude, eman izena BES sarean eta parte hartu Zendeako gertakizun historiko honetan!

Ohar garrantzitsua: Batzarrak irauten duen bitartean haurtzaindegi zerbitzua eskainiko da. Haurtzaindegirako izena emateko: https://goo.gl/forms/Tf8ZnhSHCfGJNX943

KANTU AFARIA

Ondoren (21:00etan), Kantu-afaria eginen da hantxe.

Prezioa: helduak 10€ eta haurrak 5€.

Txartelak eskatzeko: bes.sarea@gmail.com postan (urriak 4 azken eguna).

Volver arriba