Berriobeitiko Udalak gaitzetsi egiten du kirol-instalazioetan egindako bandalismoa

Destacados en portada

Astelehenean goizaldean Artikako kirol hiriko fatxada eta beirateak arrautzekin eta pinturarekin erasotu zituzten, eta Berriobeitin sarrailak silikonarekin zigilatuta agertu ziren, pintada askorekin batera. Udalak erabat gaitzesten ditu gertaera horiek Zendeako bizilagun guztiak kaltetzen baitituzten.

Egin diren pintadek, hala nola ‘Gestión deportiva en lucha’, ‘Convenio digno’, ‘IPC ya’ eta ‘Si esto se arga, a near al Arga’, kirol-kudeaketaren sektoreko grebaren ondorio direla diote.

Baina Berriobeitiko Udalak ziurtatu du ikerketak egiten ari direla ekintza bandalikoen benetako egilea nor den zehazteko eta dagozkion erantzukizunak eskatzeko.

 

Volver arriba