Berriogoitin, konpost-egiteko bi eremu komunitario berri
Albisteak
Joan den uztailaren 5ean jarri ziren martxan konpost-egiteko bi eremu berri, biak ere Berriogoitin. Eremu berri hauek sortu dira Berriobeitiko Udalak, kontzejuek eta Iruñerriko Mankomunitateak sustatu duten kanpainaren barruan; eta kanpainaren helburua da hondakin organikoak tratatzeko aukera hori bultzatzea.
Horrela bada, Berriogoitik bat egin du Añezkar, Ballariain eta Oteitzarekin; eta aurrera doaz konpost-egiteko eremu berriak zabaltzeko lanak Aizoainen, Berriobeitin eta Larragetan.
Berriogoitin instalatu diren eremu hauek, gainera, eremuen itxitura egiteko diseinuan berrikuntza bat dute: estetika hobetzen die eta inguruan integratuago geratzen dira. Kartel bat ezarri da, bestalde, argibideak emateko konpost-egite komunitarioari eta haren abantailei buruz.
Eremuen kokapen zehatza hauxe da:
• Ergilladia kaleko 12aren parean: eremu hau da zerbitzua Berriogoitiko gune historikoari ematen diona.
• Garbikundeko Andre Mariaren kalean, Cascajo kalearen parean: Eremu hori inguruko etxeetan bizi direnei zuzendua da, bai Berriogoitikoei eta bai Berriobeitikoei.