BOOKCROSSING Liburu trukea Berriobeitin eta Artikan

Albisteak

bookberrio2 bookberrio1

Berriobeitiko Udalak “Partekatu zure liburuak” izeneko ekimena jarri du abian; hots, etxean ditugun liburuak beste pertsona batzuekin trukatzeko. Honatx ekimenaren nondik norakoa: liburu bat hartzen badugu, antzeko ezaugarriak dituen beste bat utzi beharko dugu. Gainera, kanpainaren eranskailua jarri beharko dugu guk utziko dugun liburuan, eta besteen liburuak gureak balira bezala zaindu beharko ditugu. Programa Artikako María Domínguez Gizarte Etxean hasi da (jarduerak daudenean bakarrik dago zabalik. Galdetu Artikako Kontzejuan), bai eta Berriobeitiko Erabilera anitzeko sarreran ere (10:00etatik 22:00etara), baina herri gehiagotan ezarri nahi da. Ekimena abian jarri nahi duten kontzejuek Udalera deitu behar dute (948 30 31 29).

Volver arriba