Drogen kontsumoaren gaineko sentsibilizazio eta prebentzio kanpaina jaietan

Albisteak

Berriobeitiko Gizarte Zerbitzuak, Antsoain, Berriozar, Itza eta Txulapaingo Gizarte Zerbitzuen batera, drogen kontsumoaren gaineko sentsibilizazio eta prebentzio kanpaina abian jarri du, jaiak direla eta.

Aurtengo kartela herritar guztiei zuzendu zaie oro har, pertsona guztiok eta gizarteak drogen kontsumoari loturiko arazoen prebentzioan dugun arduraz gogoeta egin dezagun. Behealdean, hainbat jarraibide ageri dira drogen kontsumoko jokaeretan arriskuak murrizteko, eta bi mezu argi zabaldu nahi izan ditugu: bata, alkohola eta beste droga batzuk kontsumitzeak adingabeengan eragiten duen arazoaz sentsibilizatzea, eta bestea, droga kontsumoak eta neurrigabe erabiltzeak ez dute inola ere eraso sexistarik justifikatzen.

Lehen aldiz, hainbat protokolo lantzeko saio bat eskainiko da aurten; hau da, jaietan nola murriztu arriskuak kontsumoetan, eta nola eragotzi eraso sexistak. Beren borondatez barra-lana egiten ari den jendearendako saioa izanen da. Lehenago, Zerbitzu arduratsuari buruzko prestakuntza eskaini zaie Antsoain eta Berriozarko tabernei, eta espero da gainerako herrietako tabernetan ere egitea.

Volver arriba