Elkarrekin lortuko dugu!
Más Noticias
Berriobeitiko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak mezu bat helarazi nahi die gure bizilagun guztiei, bereziki, maite duten pertsona bat galdu duten familiei eta gaixotasuna gertutik jasan dutenei.
Covid-19ko pandemia horren aurka borrokatzen jarraitu behar dugu, eta, horregatik, protokoloa jarraitzeko eta etxetik atera gabe mantentzeko eskatzen dizuegu. Urduritasun hori ahalik eta lasterren konpontzea espero dugu, ahalik eta kaltetu-kopuru txikienarekin.
Behar diren neurriak hartu ditugu, gure eskumenen barruan, krisi hau kudeatzeko. Pertsona zaurgarrienak azpimarratu ditugu eta, ahal den neurrian, gure biztanle guztiak babesten saiatzen gara.
Herrietan garbiketa eta desinfekzio zerbitzuak egiten ari dira; telefono bidez erantzuten ari dira gure hamar herrietako herritarren iradokizunak. Udal hau lanean ari da alarma-egoera deklaratu zen une beretik, eta behar bezala adierazitako neurriak hartzen.
Egun batzuk geratzen zaizkigu gure etxeetan konfinatuta segitzeko. Hori dela eta, ahalik eta ongien jasatea espero dugu. Badakigu zaila dela gure bizitza sozialari uko egitea, baina neurriak hasieratik betetzen jarraitu behar da.
Zendeako herriak beti izan zarete eredugarriak eta, orain, inoiz baino gehiago, frogatzen ari zarete.
Eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen eguneroko borrokagatik, eta, beste behin ere, zuen portaera eredugarria eskertu nahi dizuegu. Elkarrekin lortuko dugu!