Emakumeentzako autodefentsa feminista tailerra

Destacados en portada

Emakumeentzako autodefentsa feminista tailerra antolatu du Berriobeitiko Udalak apirilaren 14an eta 21ean. Helburu nagusiak dira: ahalduntze indibiduala nahiz kolektiboa bultzatzea edo sustatzea, genero indarkeria identifikatzeko eta genero indarkeriari aurre hartzeko tresnak eskaintzea, eta eraso sexista ezberdinen aurrean geure buruak babesten ikastea.

Tailerraren edukiei dagokienez, hainbat gai aztertuko dira, besteak beste, rolak eta estereotipoak, genero indarkeriaren adierazpen edo espresio ezberdinak, terrore sexuala, amodio erromantikoa edo autodefentsa feministako teknikak.

Tailerra erderaz (Artika Berriko Artigunen) eta euskaraz (Berriobeitiko Erabilera Anitzeko Eraikinean) izango da. Leku kopurua mugatua dago (20 pertsona tailerreko) eta gutxieneko adina, 15 urte. Izen-emateak 012 telefonoren bidez egin behar dira apirilaren 6ra arte.

Volver arriba