‘Euskara Berriobeiti Zendean’ lehiaketa

Albisteak

Lehiaketa honetan gure zendean euskarak duen historiarekin eta errealitatearekin loturiko galderak egiten dira: etxeen izen zaharrak (oikonimoak), lekuen izenak (toponimia), gaztelaniaz oraindik ere erabiltzen diren euskal jatorrizko hitzak eta egungo egoera.

Erantzun gehien asmatzen dituenak 150 euroko opari-txartel bat irabaziko du (Karrikiri dendan erabiltzeko). Berdinketa emanez gero, zozketa eginen da beraien artean.

Lehiaketan parte hartzeko sakatu hemen.

Parte hartzeko epea, 2022ko urtarrilaren 9ra arte (azken eguna).

Volver arriba