Euskara ikasteko dirulaguntzen deialdi publikoa: 2023/2024 ikasturtea
Convocatorias
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena. Haren testu osoa hemen ikus daiteke eta hemen aurkeztu beharreko eskari-eredua.
1. Xedea.
Diruz laguntzea, 2023ko uztailaren 1etik eta 2024ko ekainaren 30era bitartean euskara ikasteko ikastaroak egiten dituztenei, bi zentzutan:
– 2023ko uda garaian egindako ikastaro trinkoak diruz laguntzea.
– 2023/2024 ikasturteko matrikula ordaintzeko, beharra duten pertsonei, aurrerapen bat egitea, hau da, 2023ko urriaren 1etik aurrera hasten diren ikastaroetarako
2. Eskabideen aurkezpena eta aurkeztu beharreko agiriak.
Eskabideak Udaleko Erregistroan aurkeztuko dira, atzeraezina den epe honen barruan: 2022ko azaroaren 13tik abenduaren 13ra.
Eskatzaileak honako hau aurkeztu beharko du:
– Berariazko eskabidea.
– Nortasun agiriaren fotokopia.
– Ikastaroa antolatu duen entitateak sinaturiko agiria, non azalduko baitira ikastaro horren inguruko abarrak: datak, iraupena, maila, ordu kopurua eta prezio osoa.
– Ikastaroa antolatu duen entitateak sinaturiko agiria, non zehaztuko baita ikastaroan izandako asistentzia. Behar izanez gero, hemen agertzen den eredua erabil daiteke.
– Matrikularen ordainketaren egiaztagiria.
– Dirulaguntza jasotzeko banku-kontu zenbakia justifikatzen duen dokumentazioa.
– Bizikidetza Unitate osoaren azken urte fiskaleko Errenta Aitorpena.
Agiri guztiak jatorrizkoak izanen dira edo Udalak egiaztatuak.
Bukatu gabeko ikastaroen kasuan, deialdi honetan matrikula aurreratzeko eskaera aurkeztu bada, ikastaroa amaitzean, 2024ko ekainean egingo den deialdiaren barruan, egindako ikastaroei buruzko justifikazioa eta Bizikidetza Unitatearen 2023ko Errenta Aitorpena aurkeztu beharko dira.
3. Zenbatekoa.
Laguntzaren zenbatekoa bi faktore hauen arabera finkatuko da: errenta eta asistentzia maila ikastaroetan.
Arau orokor gisara, dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko Berriobeitiko Udalak herritarrei zuzenduriko dirulaguntzak arautzen dituen udal ordenantzan ezarritako prozedurari jarraiki eginen da. Horren arabera, oinarri gisa hartuko da laguntza eskatzen den ikastaroari dagokion Bizikidetza Unitatearen azken Errenta Aitorpena.
Aurrekoari jarraiki, deialdiak Errentaren araberako bost tarte ezartzen ditu; horien araberakoa izanen da jasoko den beka, ikastaroen kostuaren ehunekoarekin loturik.