Euskara Zikloa
Albisteak
Aurten ere, pandemiaren ondorioz, ezinezkoa suertatu da gurean ohiko dugun Euskararen Jaia antolatzea. Helburu ezberdinak ditu jai horrek, baina horietako bat euskarari ikusgarritasun soziala ematea da.
Xede horri begira, ohiko jaia gabe, Udalak euskararen inguruko ziklo aberatsa antolatu du, adin ezberdinetako publikori zuzendua.
- Maiatzaren 24tik ekainaren 6ra, Euskara maitatzen hasteko hitzak erakusketa. (i)
- Ekainaren 1ean eta 2an, haurrentzako jolas dinamizatuen bi saio eginen dira kalean, Artikan (i) eta Berriogoitin. (i)
- Ekainaren 2an, Euskaraldiaren inguruko Biziprest dokumentala. (i)
- Ekainaren 3an, Gurerara bertsolaritza musikalizatua ikuskizuna. (i)
- Ekainaren 4an, euskarazko laburmetraien emanaldia. (i)
- Ekainaren 5ean, flamenkoa euskaraz egiten duen Sonakay taldearen kontzertua. (i)
- Ekainaren 6an, Zirika Zirkusen Hemendikara azken ikuskizuna. (i)
Jarduera guztiak doan dira eta informazio zehatz guztia agendaren atalean dago (sakatu bakoitzaren ondoan agertzen den i horretan).
Jarduera guztiak indarrean diren osasun neurriekin bat eginen dira.