Euskararen Jaia: XI. edizioa

Albisteak

Hauxe da Berriobeitiko Zendean antolatzen den XI. Euskararen Jaia.
Hamaika zenbakia sinbologia berezia dauka euskaraz, ugaritasuna eta aniztasunarekin lot daitekeen adiera.
Guk, zehazki, euskara eta aniztasunaren arteko loturari heldu diogu. Izan ere, euskarak eta euskaldunek aniztasuna ematen diogu munduko ekosistema linguistikoari. Gainera, euskaldunak, mundura ateratzen dugunean, euskara gurekin eramaten dugu, gure kulturaren enbaxadoreak bihurtzen gara.
Hain zuzen ere, ideia hori “euskara jalgi hadi mundura” leloarekin lotu dugu, 1545 urtean Bernart Etxepare idazle nafarrak euskaraz argitaratu zen lehenengo liburuan jasotakoa.

Egitaraua

Euskararen Jaiaren egitarau orokorraren barruan, bestelako ekimen ditugu:
Maitzak 24: ekitaldi berezia Artikaberrin: dantzarien topaketa, Artikako erraldoiak eta dantzaldia Akiakule musika taldearekin. Info +

Maiatzak 29: hitzaldia Berriogoitin, etxeen izenen eta bere biztanleen historiaren inguruan. Info +.

Ekainak 1: Euskararen Eguna Berriogoitin, egun osoko egitarau zabala dagoela  Info+. Gogoan izan bazkariaren txartelak erosteko azken eguna maiatzaren 28a dela (menua).

Volver arriba