Euskarazko Haur-Udalekuetarako dirulaguntzak
Albisteak
Berriobeitiko Udalak kanpoan egiten diren Euskarazko Udalekuak diruz laguntzeko deialdi bat onartu du.
Diruz lagunduko dira D ereduko ikasleentzat (ikastetxe publiko eta ikastoletan euskaraz ikasten dutenak) antolatutako euskara hutsezko udalekuetan, hau da, bizilekua den udalerritik kanpoko egonaldietan parte hartzeagatik sortutako gastuak.
Jarduera murgiltze linguistikoa izateko helburuarekin bat, bakarrik lagunduko dira iraupen zehatzeko kanpaldiak:
– Arau orokor gisa, udalekuak 5 egun (4 gau) baino gehiago eta 15 egun (14 gau) baino gutxiago iraun beharko du
– Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako haurren kasuan, adin horretan etxetik kanpo lo egiteak ekartzen ahal duen esfortzua kontuan harturik, 4 egunetatik (3 gau) gorako udalekuak izan litezke.
Udalekuak udako oporraldian gauzatuko dira (ekainaren 20tik irailaren 10era).
Haur/gazte bakoitzak udaleku bakarrarengatik jaso ahalko du diru-laguntza.
Deialdiaren testu osoa hemen ikus daiteke eta hemen aurkeztu beharreko eskari-eredua.
Eskaerak aurkezteko epea: irailaren 1etik 30era.