Euskarazko produktuen Katalogoa

Albisteak

Urteko garai hau seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota jostailu eta jokoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, hainbat entitate lokalen Euskara Zerbitzuen artean Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria osatu dute.

Web orriak -etengabe eguneratzen dena- zein paperezko edizioak, biek jasota dituzten produktuak bi ataletan dituzte sailkatuak: atal bat 0-12 urte bitarteko haurrentzako produktuekin osatua dago, eta bestea 12-16 urte bitarteko gazteentzako produktuekin.

Katalogoa paperezko bertsioan eskuratu nahi baduzu, Euskara Zerbitzuan eska dezakezu, emailez edo whatsappez (634515384).

Onlineko bertsioa webgune honetan ikusgai duzu. Hala nahi baduzu, web orriak Buletin elektronikora harpidetzeko bidea ere ematen dizu, urte zehar dauden nobedadeen jarraipena egiteko.

Erosi eta oparitu euskaraz!

Volver arriba