Erakusketa: “Amets batetik haratago” – Atena Fundazioa
2026ko azaroak 4 - 2026ko azaroak 18 | 16:00-20:00
Maria de Maeztu Kultur Etxea
Irudimena artearen funtsezko oinarria da eta mundu fantastikoetara eramateko duen gaitasuna ahaztu egiten dugu askotan. Erakusketa honen bidez, Atena Fundazioak gogoeta egitera gonbidatzen gaitu: zer da?, eralda al dezake gure mundu-ikuspegia? «Alizia Mirarien Herrian» liburuaren unibertsoan murgiltzen gaitu. Izan ere, mugarik gabeko sormenaren sinboloa izateaz gain, errealitatea zalantzan jartzeko bidean gauza absurduak eta miragarriak nahasten dituen obra ere bada. Testuinguru horretan, sinbolo eta mezu metaforikoak erakusten dizkigu xehetasun bakoitzak.
Erakusketako lanak Atena Fundazioaren Musika eta Dantza Eskolako tailer batean sortu dira eta adimen edo garapen desgaitasuna duten 5 eta 71 urte bitarteko pertsonek eginak izatearen balio erantsia dute. Artearen bidez, haien bizi-kalitatea hobetu nahi du fundazioak, aldi berean beren bizi-proiektuan lagunduz.