Aisialdia ERE euskaraz: elektroarte tailerra
2026ko otsailak 28 | 16:30
Berriogoitiko Kontzeju Etxea
- Sarreren salmenta: 012 telefonoan
- Zenbatekoa: Doan, baina izena eman behar da aurretik
- Izen-emate: Otsailaren 20tik 27ra (13:00ak arte)
‘Aisialdia ERE euskaraz’ programa barruan, hilero tailer formatuko jarduera bat eskaintzen da Zendeako herri txikienetako haurrei zuzendua, eskola-ingurunetik kanpo euskara erabiltzeko aukera emateko eta inguruko neska-mutil euskaldunekin harremanetan egoteko.
Haurren sormena eta jakin-mina lantzeko jarduera da, artea eta elektrizitatearen oinarrizko kontzeptuak modu seguruan eta jolasean uztartzen ditu. Material sinpleak erabiliko dira (LED argiak, pilak, kobrezko zinta, etab.), haurrek argiz edo soinuz funtzionatzen duten artelan txikiak sortzen dituzte.
Noiz: Otsailak 28 (larunbata) 16:30– 18:30
Non: Berriogoitiko Kontzeju Etxea
Adina: LH3-LH4-LH5-LH6ko ikasleak
Sarrera: librea, baina izena eman behar da aurretik
Izena emateko: otsailaren 20tik 27ra (13:00ak arte) 012 telefonoan
Antolatzailea: Berriobeitiko Udala
Laguntzaileak: Berriogoitiko Kontzejua eta Nafarroako Gobernua
Eskola-emailea: Dindaia