“Amares… amar los mares” – Producciones Maestras
2026ko martxoak 1 | 18:00
Maria de Maeztu Kultur Etxea
Neguko gau ekaiztsu batean, Pepa “The bottle” pirata zaharra aurkitzen dugu, bost kontinenteetan zehar egindako ibilaldi luzeak gogoratuz. Bere bizitza liburuarekin batera, “Ulises” izeneko bere itsasontziko iraganeko abenturak eta zoritxarrak biziko ditugu. Peparekin Japoniara nola iritsi zen gogoratuko dugu, nola Lagosen animaliak defendatu zituen, nola Yemayak kulunkatutako olatuen gainean bidaiatu zen, nola Ozeanian dantzatu zuen edo nola, zahar zaharturik, jaiotzen ikusi zuten Eskoziako labarretara itzuli zen.
Gure aurrean hazten da Pepa, baina ez du inoiz bere funtsa galtzen: itsasoak maite dituen, naturaren defendatzailea den eta leku hobe batera nabigatzeari inoin utziko ez dion kapitainarena.