Ana Etxenikeren olio-pinturak
2025eko martxoak 4 - 2025eko martxoak 31
Maria de Maeztu Kultur Etxea

Ana Etxenikek hogei urtetik gora darama pintzelez eta olio-pinturaz gozatzen. Natura eta haren koloreak ditu inspirazio-iturri. Estilo inpresionista darabil. Gustukoa du olioa beste material batzuen gainean erabiltzea, hala nola kartoian, kraft paperean, zatar-paperean eta, azkenaldian, maché paperaren gainean. Gero eta gehiago erabiltzen du espatula, gero eta emaitza abstraktuagoak irudikatzea lortuta. Markoetako batzuk palet birziklatuak dira.