“Anbotoko Mari”

2024ko maiatzak 5 | 18:00

Maria de Maeztu Kultur Etxea

Foto evento

“Anbotoko Mari” euskarazko antzezlana bideo-animazioa, interakzioa eta musika uztartzen dituen multimedia ikuskizuna da. Logela Multimediaren ibilbidea duela 20 urte hasi zen eta, orain arte, antzerki, dantza eta zirku ikuskizun ugari egin ditu, bai ekoizpen propioak, bai koprodukzioak. Konpainiaren helburua lengoaia eszeniko berriak sortzea da, proposamen digitalak eta eszenaratzea bateratuz, betiere zuzeneko ikuskizunari balioa emateko.

Gari, lagunekin haserre, Anboto mendira bakarrik joango da eta harri magiko bat aurkituko du Mariren kobazuloan. Harria dagoen lekuan uzteko ohartarazten dion ahots bat entzun arren, Garik lapurtu egingo du lagunei erakusteko. Marik mendietan zehar jarraituko dio, baina Garik harri magikoa erabiliko du bere burua defendatzeko. Marik Tartalori, iratxoei eta beste jeinu batzuei harria berreskuratzeko laguntza eskatu beharrean ikusiko du bere burua.

Sarrerak: https://es.patronbase.com/_Berrioplano/Productions

 

Volver arriba