Aste Santuko Hiri kanpaldiak haurrentzat – Izen emateak

2021eko martxoak 9 - 2021eko martxoak 10 | 8:00 - 18:00

Teléfono 012-Infolocal (948-012 012)

Foto evento

Oporraldietako hiri kanpaldiak jolasean eta sorkuntzaren sustapenean oinarritzen dira. 4 eta 12 urte arteko haurrendako taldeak dira; aurten, gaztelaniazkoak, Berriobeitiko Erabilera Anitzeko Eraikinean kokatuak, eta euskarazkoak, berriz, Artikako María de Maeztu Kultur Etxean.

Jarduera pandemiak eragindako araudira ongi egokituta eskaintzen da, baina aldatu edo bertan behera utziko da, ezinbesteko arrazoiek beharturik. Parte hartze aldera, baimen-agiria aurkeztu beharko da sinatua, betiere jarduera COVID-19ak sortutako egoerara egokitzeko agiria irakurri ondotik. Baimen-agiria webetik jaitsi daiteke (www.berrioplano.es). Baimena martxoaren 26ko 14:00ak arte aurkezten ahalko da, Udaleko Kultura Zerbitzuan edo eskaneatua bidali cultura@berrioplano.es helbide elektronikora. Informazio gehiago: AgendaMarzoAbril2021_eusk

Volver arriba