“Bromas dulces como la miel”
2025eko irailak 12 | 18:30
Lotza

Kinyk eta Janok urte asko daramatzate elkarri txantxak egiten eta inoiz baino lotuago daude, aita eta semea direlako. Elkar maite eta elkarren beharra dute. Eta orain Silbotas dator, klown ikaslea, eta honek, gaztea izan arren, badaki asmoa ez dela besteen kontura barre egitea, besteei barre eginaraztea baizik.
Lagunek txantxak egiten dizkigute. Zorionez, horrek esan nahi baitu baditugula. Ikuskizun honetan, Kinyk, Janok eta Silbotasek, pailazo klasikoen estiloari leial, txantxak eztia bezain gozoak izan behar direla erakutsiko digute.