KAFE-SOLASALDIA: seme-alabak D ereduan matrikulatu, euskaraz jakin ala ez?

2025eko urtarrilak 16 | 17:00

María Domínguez Gizarte Etxea (Artikaberri)

Foto evento
  • Sarreren salmenta: Infolocal - 012
  • Zenbatekoa: Doan, baina aldez aurretik izena eman behar da
  • Izen-emate: Urtarrilaren 10etik 15era. (Azken orduko inskripzioetarako bidali whatsapp bat 634515384 telefonora).

Kafe baten eta pasta batzuen bueltan, informazioa eskaini nahi zaie eskolan matrikulatzear dauden seme-alabak dituzten gurasoei, D ereduan (euskaraz) matrikulatzeko aukera mahai gainean jarrita. D ereduan haurrak matrikulatu berri dituzten eta zalantzak edo galderak dituzten familientzako ere interesgarria izanen da saio hau.
Paula Kasares soziolinguistikan doktorea da eta bereziki haurren sozializazio linguistikoa ikertu du.

Parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da eta izena ematerakoan haurtzaindegi zerbitzua eskainiko zaie eskatzen dutenei.

Informazio gehiagorako deitu edo idatzi Berriobeitiko Euskara Zerbitzura (634515384 – euskara@berriobeiti.eus).

Antolatzailea: Berriobeitiko Euskara Zerbitzua
Laguntzailea: Artikako Kontzejua

 

Ponente: Paula Kasares
Volver arriba