Dokumentala: “Bularretik ehundutako aitortzak” – Amaia Iparragirre
2026ko otsailak 6 | 19:00
Maria de Maeztu Kultur Etxea
Minbiziaren aurkako Mundu Eguna dela eta, begirada bularreko minbizi metastasikoan pausatu duen ikus-entzuneko hau emanen da. Bularreko minbizia pairatu duten eta pairatzen ari diren Leitzako bost emakumeren testigantzak jaso dira, haien ingurukoen lekukotasunekin eta mediku espezialisten iritziekin batera. Amaia Iparragirrek zuzendutako filmeak errealitate hori ikustarazi eta hartaz sentsibilizatu eta kontzientziatu nahi du jendea.
Emanaldiaren hizkuntza: euskara.
Ikuslegoaren adina: heldua