Erakusketa. “Ekintza txikiak, aldaketa handiak” – NUKF
2026ko apirilak 21 - 2026ko apirilak 28
Maria de Maeztu kultur etxea
Erakusketak “Ekintza txikiak, aldaketa handiak. Herri txikienak ere mundua alda dezake” du izenburu eta lankidetza hurbiletik ere eraikitzen dela gogora ekartzen du: ekarpenak batuz edozein udal edo kontzejuk —baita txikienak ere— munduko beste komunitate batzuetan benetako eragina sortzen lagun dezake. Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak (NUKFk) Garapen Lankidetzako Toki Funtsaren inguruko dibulgaziozko erakusketa hau dakarkigu Nafarroako udalgintzaren konpromiso solidarioa eta 2025ean finantzaturiko proiektuak herritarrei hurbiltzeko.