Erakusketa: “Hormigoizko mugak”
2025eko maiatzak 6 - 2025eko maiatzak 30 | 16:00-21:00
María de Maeztu Kultur Etxea

Bidaia Horma Atlantikoaren eta Pirinioetako Gotorlekuaren barrena, II. Mundu Gerraren testuinguruan eraikitako defentsa-azpiegitura ikusgarriak. Memoriaren Nafarroako Institutuaren erakusketak haien egileengan pausatzen du begirada, hots, behartutako ehunka mila langile; gehienak, nazismoaren eta frankismoaren errepresaliatu politikoak, miseria eta bortxa baldintza eta giro ikaragarrietan aritu behar izan zutenak.