Etxarri Aranazko Abesbatza
2024ko otsailak 24 | 19:00
María de Maeztu Kultur Etxea
Frantzia, Italia, Hungaria edo Argentina dira, besteak beste, Etxarri Aranazko abesbatzak bere ahots-musika eraman duen herrialdeetako batzuk, duela berrogeita hamar urte baino gehiago hasitako ibilbide luzean. Ibilbide horretan, 600 emanaldi baino gehiago eta lankidetza garrantzitsuak egin dira, besteak beste, Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin, La Pamplonesa Musika Bandarekin edo Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin. Abesbatzaren interpretazioen kalitatea pantailen bidez ere iritsi da publiko zabalarengana, hura izan delarik Euskal Telebistako “Ahotsak” saioaren lehen edizioko irabazlea.
Sari asko jasotakoak dira estatuan nahiz nazioartean, eta errepertorio zabal-zabala lantzen dute, hots, Errenazimendutik musika garaikidera bitarte, baina bereziki klasikoa, erromantikoa eta XX. nahiz XXI. Mendeak jorratuta genero guztietan: sakratua, profanoa, dela a capella, dela lagundurik. Halaber, herrialde askotako eta euskal folkloreko lan tradizionalak ematen dituzte. Gaur egun, 45 lagun dira, Alicia Armendarizek zuzenduak.
Sarrerak: https://es.patronbase.com/_Berrioplano/Productions