‘Euskaraz jolasean’ tailerra
2017ko urriak 31 | 17:15
Casa del Concejo de Aizoáin
‘Familia + Euskara’ ziklo barruan, tailer hau antolatu du Berriobeitiko Euskara Zerbitzuak.
0 urtetik 6 urte bitarteko haurrei eta hauen gurasoei zuzendutako jolasen ikastaroa (gaztelaniaz eta euskaraz).
Gure haurrekin euskaraz jolasteko laguntza eskainiko dugu, baliabide desberdinak erabiliz: euskal kantak, jolasak…
Aurreko urtetan mota honetako beste ikastaro batzuk egin dira, baina aurten kanta eta jolas berriak ere jorratuko dira.
Tailerraren lehenengo zatian, haurrak Haurtzaindegi Zerbitzuan egonen dira. Ondoren, gurasoekin elkartuko dira, guztiok batera jolas egiteko.
Haurtzaindegi zerbitzua egonen da, baina plaza kopuru mugatua. Haurtzaindegi zerbitzuan izena emateko 948 012 012 telefonora deitu, urriak 25-30 bitartean.