Euskarazko Irakurle Talde bat sortzeko deialdia

2018ko martxoak 6 | 19:30

Entrada de la Biblioteca de Artica

Foto evento

Euskarazko liburuak irakurtzen dituzu?
‘Irakurle talde’ batean parte hartzeko interesik duzu?

Irakurle taldeetan, liburuen irakurleak elkartzen dira liburuak komentatzeko. Guztien artean liburu bat aukeratzen dute eta irakurri ondoren liburuaz hitz egiteko biltzen dira. Kasu honetan, gainera, euskarazko literatura ezagutzeaz gain, euskaraz aritzeko gune bat bihurtzen da taldea.

Euskarazko Irakurle Talde bat sortzeko bilera hau antolatu da.
Interesik baduzu etorri bilerara!

Oharra: Bilerara ezin baduzu etorri, baina taldean parte hartzeko interesik baduzu, harremanetan jarri Euskara Zerbitzurarekin (euskara@berriobeiti.eus | 634515384).

Volver arriba