“Ez gara azkenak izango” – Adriana Olmedo
2026ko azaroak 15 | 18:00
Maria de Maeztu Kultur Etxea
Basoetako Tribuetako hiru gazterentzat oso egun berezia dator. Azkenean, ehunka urtez debekatuta izan duten akademian sartzen dira. Baina jende guztia ez dago pozik horrekin eta ohartuko dira batzuk ez dutela uste magia merezi dutenik ere. Edo, are okerrago, haientzat etorkizun arriskutsua aurreikusten dutela…
Horrela hasten da borrokaz, sorginkeriaz, musikaz, dantzaz, umorez… beteriko abentura handi bat. Erresistentzia eta mugen gainditze istorio bat hurbilduko digun ikuskizun familiarra.