“Kay Robot” – Ameztu Antzerkia
2026ko otsailak 8 | 18:00
Maria de Maeztu Kultur Etxea
Kay, txikitatik, etorkizunaren beldur da. Txip, diodo eta algoritmoz beteriko etorkizuna. Etorkizuna, ordea, ez dago makinen eskuetan, haien egilearen bihotzean baizik. Beraz, zortzigarren urtebetetzean, robot sortzaile bihurtzea erabakitzen du. Baina bere izaki mekanikoak matxinatu egiten dira eta iraultza robotiko bat sortzen da gizateria akabatuko duena.
Zoriontsua izango da amaiera? Auskalo… Hiperteknologiaren nagusikeriari buruzko euskarazko txotxongilo-komedia alai eta ameslaria.