“Kontukantari II”
2025eko azaroak 9 | 18:00
Maria de Maeztu Kultur Etxea

Manuk lagun berriak egin ditu eta abentura berriak biziko ditu eguzkia elurra urtzen ari den mendi gailurrera igota.
Txotxongiloen laguntzarekin, Sandrak eta Botik bizitza berri bat ematen diete betiko abestiei, txikienek ikas ditzaten eta helduagoek ahaztu ez ditzagun.
Txotxongiloekin egindako antzerki kontzertu honetan, Kontukantarik gure oroimenean ditugun euskarazko abestiak biltzen ditu, reggaea, rapa edo bluesa bezalako erritmoetara eramanez. Familian musikaz eta txotxongiloen mundu magikoaz gozatzeko aukera paregabea.