“La última y nos vamos” – Trapu Zaharra
2026ko abuztuak 28 | 18:30
Berriogoiti
Garai txar bat pasatzen ari den kaleko komiko batek (Santi Ugaldek) kale-antzerkitik areto-antzerkira pasatzea erabakitzen du. Saiakera horretan antzerki klasikoko aktore batekin (Vega Iguaranekin) elkartuko da eta “Cinco horas sin Mario” muntatzea proposatuko dio. Dirua biltzeko, crowdfunding bat antolatuko du proiektu berriaren hiru eszena kalean antzeztuz.
Hogeita hamar urte baino gehiagoko ibilbidean, beste hainbeste ikuskizun inguru ekoitzi ditu Trapu Zaharra konpainiak, beti ere umorez eta anti-heroiari arreta berezia eskainiz.